- Table View
- List View
Mahemoren ametsa
by Calvin Inongo-Vi-Makome Lurdes Auzmendi AyerbeMahemo, bere anaia Deme eta haien gurasoak Europako herrialde bateko hiri batean bizi dira.Familia osoak beraien jaioterritik, Kamerundik emigratu zuen, han zegoen diktaduratik eta injustizietatik ihesi.Apurka-apurka ohitzen joan ziren bizitza berrira eta bizi diren herrialdeko ohituretara, baina beraienak ahaztu gabe.Inongo-Vi-MakomeLobe-n (Kribi) jaio zen, Kamerungo hegoaldean. Atlantiko itsaso ondoan dagoen herriska batean. Bere jaioterrian bere lehenengo ikasketak burutu zituen. Handik itsasoa zeharkatu, Valentzian batxirlegoa bukatu eta Medikuntza ikasketak egiten hasi zen. Gaur egun, Afrikako ipuinak idatzi eta kontatu egiten ditu.Bilduma honetan: Maleren bidaia eta Ur-jauzien negarra aurkituko dituzu.
Mailuaren odola
by Aingeru Epalza Ruiz de AldaXVI. mendeko Nafarroa: barne borrokak, gaztelarren konkista, Nafarroa Beheretik erresuma osoa berreskuratzeko saio ustelak, Europa osoa inarrosten duten erlijio-gerrak? eta horien guztien erdian Mailutarren leinua, Nafarroako erregeen odolaz bi aldiz hornitua, birritan sasi-ko eta Erresumaren defendatzaile sutsuena bihurtua. Goranahi handiko lanari ekin dio egileak, kontatzaile iaioaren dohainez eta idazkera inor gutxik bezala menderatzen duenaren trebeziaz. Kontakizun historikoaren handitasun epikoa eta egungo behatzailearen keinu ironikoak uztarturik, gertakariekiko fideltasuna eta istorioa-rekiko lilura elkarturik, grinaz bezainbateko mirespenez irakurtzen den eleberria gauzatu du Aingeru Epaltzak, trilogia osoago baten lehen harria izango dena. Dudarik gabe, irakurlearen gogoan iltzaturik geratuko dena, eta generoaren historian marka nabarmena ezarri beharko lu-keena. Aingeru Epaltza (Iruñea, 1960). Kazetaritza ikasia eta lanbide horretan trebatua, Nafarroako Gobernuko itzultzaile hasi zen arte. Eleberria izan da maizenik landu duen alorra: Sasiak ere begiak baditik (1986), Ur uherrak (1991), Tigre ehizan (1996), Rock?n?roll (2000); ipuingint-zan Garretatik erauzitakoak (1989) eta Lasto sua (2005) eman ditu; haur eta gazteentzako kontagintzan, berriz, Lur zabaletan (1994), Sorginkerien liburua (1997), Baloika (2000) eta Urtegijauna (2002).
Maleren bidaia
by Calvin Inongo-Vi-MakomeMale gaztearen historia, Bobwamu bere herriskako izpirituek aukeratu dute jasaten dituzten lehorte, epidemia, uholde eta izurriteen madarikazioa desegiteko elefante-letagina bilatzearren. Historia sarbide-bidaia bat da, eta bertan protagonistaren eroapena eta irmotasuna, bere tribuarekiko elkartasuna eta inguruarekiko bizitza harmoniatsua balore goren bezala goraipatzen dira. Inongo-Vi-Makome Lobe-n (Kribi) jaio zen, Kamerungo hegoaldean. Atlantiko itsaso ondoan dagoen herriska batean. Bere jaioterrian bere lehenengo ikasketak burutu zituen. Handik itsasoa zeharkatu, Valentzian batxirlegoa bukatu eta Medikuntza ikasketak egiten hasi zen. Gaur egun, Afrikako ipuinak idatzi eta kontatu egiten ditu. Bilduma honetan bigarren lana du hau, ?Gorila zuri bihurtu zen mutiko beltza? ipuinaren ondoren.
Mandatarien gerra
by Jose Inazio BasterretxeaEspainiako Gerra Zibileko pasadizo ilun bat. Beste bat. 1938ko ekainean, Errepublikak galdua du Ebroko bataila, baina Pirinio Zentralean, tropa leialen 43. dibisioak gogor eusten dio frankisten erasoari. Egoera horretan, isilpeko mandatari bat abiatzen da Hendaiatik Bielsara, diruz beteriko poltsa bat eta eginkizun ezkutu bat daramatzala? Gertaerak jazo zirenetik 20 urtera kazetari mexikar batek idatzitako erreportaje-sorta baten itxura emanez, eleberri berezi bat sortzea lortu du Basterretxeak: espioitzako giro argi-ilunak Pininio elurtuen paisaia ikusgarrian kokatuz; ideal politikoak, diruinteresak eta ustekabeko amodioak trama sinesgarri batean nahastuz; pertsonaien ibilerak elipsiz jositako erritmo bizian kontatuz.
Mapagilea
by Amaia Ballesteros López Inaxio López de Arana ArrietaEtxahun gaztea kartografoa da, eta itsasoa eta bere misterioak maite-maite ditu. 1769ko goiz batean, Donibane Lohitzunen itsasoratu eta Afrikako kostaldeetarantz egin zuen, L’Hirondelle de Mer ontzian, ibilbide eta mapa berriak zirriborratzeko asmoz.Baina aparteko gertaera batzuek ezustekoz beteriko abentura bihurtuko dute bidaia hura.
Maria Galanta, abadesa
by Aritz Albaizar Martínez de Lezea S.L. Rosetta Testu Zerbitzuak Toti Martínez de LezeaMaria Esperantza da, 1517an, Avilako Madrigalen, monasterio bateko abadesa. Aita santuaren gutun bat iritsi zaio gaur. Bertan, Fernando Katolikoaren ezkontzaz kanpoko alabatzat aitortzen du. Gutun horretan, ordea, ez da aipatzen amaren izena zein den. Une horretatik aurrera, erabat aldatuko da Maria Esperantzaren bizitza.Mundura ekarri zuen ama aurkitzea izango du handik aurrera bere helburu bakarra. Haren oroitzapenik eta berririk ia batere gabe joango da abadesa hori Bilbora, bere intuizioak eta behin ustekabean entzundako sehaska-kanta batek piztu zizkioten sentimenduek gidaturik, abenturazko bidaia arriskuz betean.Poliki-poliki, pausoz pauso, joango da ikasten ?eta gu harekin? bere jaiotza nola izan zen, Maria Galanta zergatik deitzen zioten, Madrigalen zergatik itxi zuten, amarekin zer gertatu zen. Ezagutuko ditu Juana Eroa deitzen zuten erregina gaixo hura, bere ahizperdia, Tordesillasen giltzapetua, eta beste Juana bat, bera bezalaxe sasikoa hura ere, Gaztelako Kondestablearen emaztea; beste anaierdi baten berri ere jakingo du: Alfontso, Aragoiko erregeordea? Saminki galdetuko du zergatik ukatu zitzaizkion berari amaren laztanak eta familiaren maitasuna.
Marina Suredaren amets urratuak
by Joxe Belmonte Fernández de LarrinoaMarina Sureda 44 urteak betetzeaz batera nortasun-krisialdi batera heltzen da. Semea etxetik joan da, senarrak ez du jadanik asebetetzen, eta Mallorcako eguneroko monotoniak itotzen duela sentitzen du. Kinka larri horretan dagoela maitasun hitz batzuk jasoko ditu, hamalau urte atzerago ezagututako gizon baten maitasun-aitormenak. Aitormen horiek egin zezakeen eta egin ez zuenagatiko arrangura ekarriko diote, baita irlatik alde egiteko adorea ere, gizon hark emakumeari ere axola ziola agertuz. Galdutako ustezko maitasun haren bila abiatzen da, baina gizon harekiko topaldia ez da erraz gertatuko, direnak ez baitira beti uste izan direnak, ezta uste direnak izan direnak ere. Bilaketa horretan, egoera nahasgarri horretan, guztiz arrotz egiten zaion eszenategi batean agertzen da, Euskal Herrian. Lekuz kanpo dago, horrela sentitzen da. Hala ere, ustekabean, hor, etxetik ehundaka kilometrora, etorkizuna jorratu nahian, bere iragana irauliko dioten gertaera batzuk deskubrituko ditu, maitasun-istorioa thriller bihurtuta.
Marta ispiluaren aurrean
by Mitxel Murua Irigoien Teresa Calo FontánMartarentzat sekulako lasaitasuna izan zen gehiago ez entzun behar izatea jendearen galderak, aholkuak, amaren negarrak. Baina, batez ere, guztiz lasaigarria izan zen ez jan behar izatea edo, familiaren aurrean disimulatzeko, jaten zuelako itxurak egitea, ezta botaka egitea ere. Martak, 17 urteko neska batek, bere bizitzako azken hilabeteak gogoratzen ditu ispilu baten aurrean.
Martutene
by Ramon SaizarbitoriaMartutene. Dadoa zenbait aldiz jaurti ondoren, bosta atera da: Julia, Martin, Pilar eta Abaitua dira lau kantoietako puntuak; erdikoa, Lynn. Julia itzultzailea da, Martin, idazlea; Pilar eta Abaitua medikuak. Berriro osatzeko (edo desegiteko) prozesuan dauden bi bikote. Horretan, neska amerikar bat agertzen da haien bizitzan; soziologoa da, Max Frischen eleberri bateko protagonistaren izena du. Lynnek ez du nahi, baina aspalditik lokartuak zeuden harreman haien zimenduak astinduko dituzten erreakzioak abiaraziko ditu haiengan: alaitasuna, desira eta bizi berri bati ekiteko poza eta ilusioa.Lynnen presentziak ematen dio Juliari falta zitzaion ausardia; idazleari, azken maite-jolasekin amets egiteko aukera; Abaituari kulpa astun batetik askatzeko modua, eta askapen zoriontsu horri esker zentzu duinagoa eta beteagoa emango dio bizitzari. Pilarri, bere aurkariari, bere zoria erabakitzeko eginkizuna utziko dio. Lynnen "Fly away" (zoaz hegan) melodiko eta askatzaileak, beste hainbat doinu gozo, zakar, triste edota mingarrirekin batera (abertzaleen istorioak, gerrakoak, indarkeria eta heriotza-kontuak) eleberri guztia igarotzen du, hasieratik "coda"raino. Amaieraren aurretik, ordea, geralditxo bat egiten da, azkeneko aldiz, guduaren osteko paisaia aztertzeko. Protagonista batzuk hegan abiatuko dira, beste batzuk lurrean geratuko dira, erremediorik gabe. Lynn, noizbait aingeru askatzaile, gaur heroi lurreratu, oroimenaren aingeruaren besoetan datza orain, eleberri bikain, zuhur eta zirraragarri honetako protagonista (eta irakurle) ororen gainean hegaldatuz. Ramon Saizarbitoriak bere eleberri onena idatzi du (intimoena?), eta ez da kasualitatea izan, erreferentzia gisa, Frischen eleberri bat hartu izana, izenburuan leku-izen bat daramana hura ere, Montauk, non, asteburu bat eta azken maitasun-istorio bat kontatzeko aitzakiarekin, bere bizitzaren errepasoa egiten baitu egileak. Saizarbitoriak ere atzera begiratzen du, bere paisaiak dakartza gogora, dagoeneko existitzen ez den Donostia, aro baten amaiera, zorionekoa, indarkeriaren azkenarekin batera etorri delako, baina gauza gehiegi utzi dituena atzean...
Meaulnes handia
by Alain-Fournier Monika Etxebarria AriznabarretaMeaulnes handia frantsesezko eleberri irakurrienetakoa da (1913az geroztik 5 miliotik gora ale saldu dira poltsikoko edizioan), klasiko bihurtua. Ehunka nerabe identifikatu dira heroi idealista, zoritxarreko eta abenturazale horrekin, eta harekin amets egin. Oroimenean gorde dituzte herriko eskolako eszenak, gaztelu miresgarri baten aurkikuntza edo neska maitatuaren agerpena eta galera. Baina liburua irakurterreza bada ere, eta maiz gazteentzako irakurgai gisa gomendatzen den arren, horrek ez du ezertan mugatu lanaren irakurle mota, eta ez da inola ere oztopo irakurketa konplexuago baterako. Nagusiki nerabe batek nerabeentzat idatzitako nerabe historia bat bada ere, baditu hainbat elementu edo alderdi eleberrigintzaren joera garrantzitsuekin lotzen dutenak.
Mihia aske: Gaztaro baten istorioa
by Antton Olariaga Aranburu Elias Canetti Ibon Uribarri ZenekortaLiburu honetan oroimenen eraikuntzari ekiten dio Canettik, gaztaro baten kontakizuna egiten digu. Idazlearen zahartzaroko literatura ekimen nagusiaren lehen atala da, eta bertan hamasei urte bete zituen artekoak hartzen ditu hizpide. 65 urte zituenean ekin zion idazketari. XX. mendeko autobiografia interesgarrienetako bat dela esan izan da, haurtzaro eta nerabezaro europar baten lekukotza. Gottfried Keller saria jaso zuen lanak. Bost atal ditu liburuak, hiri eta egoitza nagusiak ardatz hartuta. Gurasoak eta familiako beste hainbat kide hartzen ditu hasieran Canettik hizpide pasadizoetan oinarritutako eta xehetasunez betetako testu batean (xehetasunei euren duintasuna itzultzea, hori izan zen agian bere lorpen nagusia). Gainera, lehen irakurketak, ikaskideak, maisuak eta lehen literatur erreferentziak azaltzen dizkigu Canettik.
Milki. Harroputzak eta poxpolinak
by Giuseppe Zironi Lorenzo Chiavini M. M. LeonettiMillak etsita begiratu dit: "Errugabea naiz, Milki"!. Nik sinetsi egin nahi diot, baina dena bere aurka dago. Bere mutil-lagunaren eta Dog Cityren errua da; hiriaren erakarpen kriminalaren errua. Cat Townera itzultzetako? Sentitzen dut, beranduegi da horretarako
Milki. Hirira goaz
by Giuseppe Zironi Lorenzo Chiavini M. M. LeonettiNire izena Michele Micini da, baina nire lagunek Milki deitzen didate. Ni Cat Town hirian bizi nintzen, katuak eta erakusleiho handi eta ederrez betetako jirian. Orain Dog Cityn bizi naiz, txakurren hirian. Hemezortzi milioi txakur...eta gu katu gara!
Muki berdearen sekretua
by Antton Dueso Alarcón Miel Anjel Elustondo EtxeberriaGandor gorriko Punki oilartuarekin, ohiko haur-gazte literaturatik at, ikasleei benetan interesgarri zaizkien gaietan murgilduko gara. Antton Dueso AlarcónPasai Donibanen jaio zen 1962an. Marrazkilaria, diseinatzailea eta idazlea da besteak beste.Hogei liburu ditu bai haurrentzat, Hildako baten txangoa bai gazteentzat, Mundua ez da, eta ez da ere ez!, Hi bai matxista zikiña!, Bozateko egunkaria etaArrautza egosiaren eguna.
Munstroaren hamaika aurpegi
by Lurdes Auzmendi Aierbe Severino Calleja PérezLiburu honetan idazleen irudimenak historian zehar literaturan sortu dituen altxor bikainen adibide batzuk baino ez ditugu erakutsi nahi izan. Hemen jasotakoen moduko beste istorio harrigarri ugari bilatzen jarraitzeko gonbidapena da. Antologia honetan munstroaren aurpegirik adierazgarrienetako batzuk bildu nahi izan ditugu, gure asmoa izaki itxuragabe eta beldurgarriaren irudiaz haraindi iristea eta munstroarengana hurbiltzea izan da eta horretarako, munstroaren existentziaren beste alderdi batzuk iradoki nahi izan ditugu, hala nola bere marjinazioa eta zorigaitza, beti ez baita haitzulo beldurgarrietan edo toki ulergaitzetan bizi, askotan, gugandik oso hurbil bizi da eta maitasuna eta solidaritatea eskatzen dizkigu, eta beste batzuetan, geure izugarrikeriak azaleratzen ditu. Horrelaxe aurkezten digute Oscar Wilde, H.P. Lovecraft, Jack London, Horacio Quiroga, Guy de Maupassant, Saki, Hope Hodgson eta J.Mª Climent idazle handiek.
NAHI DUZU IZAN NIRE AHIZPAREN MUTILA?
by Mikel Garmendia Ugarte Maite Carranza i Gil Dolz del CastellarAlizia dut izena eta Sonia izeneko arazo bat daukat. Sonia nire ahizpa da eta tratu txarra eman dit jaio nintzenetik. Orain dela hamaika urtetik hona tratatzen nau gaizki, gau eta egun, baina adin txikikoa denez, ez dute kartzelan sartzen eta ezin diote epaiketarik egin, naziei bezala, pertsona errugabeak torturatzeagatik. Gainera, nire gurasoen urtez, oso normala da guztia, Sonia nerabea delako eta horrek den-dena zuritzeko balio du.
Narrazio guztiak (1979-1990)
by Joseba Sarrionandia UribelarreaIpuingintza modernoaren sorrera markatu duen libururik baldin bada, euskaraz, hori Narrazioak izan da, Joseba Sarrionandiak 1983an kaleraturiko kontakizun-bilduma, sentsibilitate berri bat ekarri zuena erabilitako hizkuntzan, kontaeran nahiz gaietan. Hizkera berri bat landu zuen, dotore bezain adierazkorra, kolorez eta oihartzunez betea; teknikan, berriz, esperimentaziotik fantasiaraino egiten zuen, hango eta hemengo erreferentzia literarioz zipriztinduta; kokalekurako, azkenik, nonahi eta noiznahiko giroak azaltzen ziren, bidaia exotikoak zein haur begiz oroituriko baserri-bazterrak. 80ko hamarkadan hiru ipuin-bilduma kaleratu zituen iurretarrak: aipaturiko Narrazioak, Atabala eta euria (1985) eta Ipar aldeko orduak (1990). Horiez gain, aurretik idatzitako hiru istorio, orain arte haren liburuetan inoiz sartu gabekoak. Guztiak berridatzi ditu egileak, zuzenketa axalekotik harago, estiloa goitik behera aldatuz baina bere jatorrizko espirituari leial eutsiz. Emaitza, klasikoa bezain gaurkoa, irakurle gazteak nahiz antzinakoak liluratzeko modukoa.
Newton era berdinen jatorria
by Edorta Corpas García Inaxio López de Arana Arrieta Víctor Araque MarcosOrainaldian bizi denetik, Isaak Newtonek gauza asko ikasi ditu, eta beste gauza asko ikusi. Orain misteriozko filmak ikusteko garaia iritsi zaio, eta laurogeita hamar baino gehiago ikusi ditu. Hori dela eta, edozein kasu argitzeko gai ikusten du bere burua... Laster bere lehen kasua argitu beharko du: Raffaello Maddox, genetikoki eraldatutako frutetan aditua dena, arrastorik utzi gabe desagertuda. Itxuraz, bahitu egin dute. Isaak eta bere laguntzaile leial Serenak kasu bat argituko dute abentura epiko batean. Fruta! Barazkia! Kalezulo ilunak! Txano arrosa! Eta misterio asko! Izango da Isaak Newton detektibea zientzialaria bezain ona? Ez dugu uste.
Newton eta frutaren bahiketa
by Artrad Edorta Corpas García Víctor Araque MarcosIsaac Newtonek ez du atsedenik eduki XXI. Mendean azaldu zenetik. Ordenagailu psikotikoen zoramenarekin bukatu behar izan du, belarkien aldetik mundua menderatzeko saiakera eragotzi du, edo espageti biribil-gailu elektriko madarikatuaren funtzionamendu zuzena argitu du. Istorio honek dakarkigun abentura ez da atzean gelditzen: Orain Isaac-ek telebistako “reality” batetan parte hartu beharko du! Baina telebistaren alde txarrenean parte hartzea gutxi izango ez balitz bezala, telebista saioa zuzentzen duen konspirazio gaizto batez susmoak hartzen hasiko da. Newton bizitzara bueltan ekarri zuen erakundearen artxibo ilunetan murgildu zaitez eta argitu ezazu benetan zerbait txarra gertatuko den … edo Isacc-ek berriro buruan kolpe oso handi bat hartu duen eta ezer ez dagoen tokian gauzak ikusten hasi den…
Newton eta Torrijo superordenagailua
by Edorta Corpas García Víctor Araque Marcos Xabier Armendariz González de LangarikaVicente Bucay zientzialari ospetsuak azkenean ezagutu du Isaac Newton, bere arbaso entzutetsua. Hainbat urtetako lanaren ondorioz, isilpeko laborategi batean bere taldeak eta berak lortu dute Isaac Newton berpiztea, klon bihurturik.
Ni, Vera
by Itxaso Martin Zapirain"Kontrolik gabeko garrasi, oihu, orro eta konbultsioak erraietatik aterako zaizkizun beldur zara. Preso dagoen animaliak, giltzapean sartu duen horretatik libratzeko egiten dituen mugimendu histerikoak egiten hasiko ote zaren izu. Barruan daudela badakizu. Sentitzen dituzu. Ikusi ditzakezu. Hain gertu eta hain zure sentitzen dituzu, ez dakizu eutsi ahal izango diezun. Zure haragi eta hezur dira eurak ere". Erotzeko zorian sentitzen da Martina, zer gertatzen zaion ez dakiela. Nahiz eta mutilak lagundu, nahiz eta ?ahalegin handi bat eginda? psikologoarengana joan, amildegiaren ertzetik gero gertuago dago, eta zuloak bertara erakartzen duela nabari du.
Nire eskua zurean
by Mariasun Landa"Gaur goizean, kaletik paseatzen genbiltzala, ihes egitea erabaki dut. Ni neu harrituta geratu naiz bat-bateko erabakiarekin. Nola ez zait, bada, lehenago bururatu! Hain argi zegoen! Zer egiten nuen nik, hantxe, bi haiekin paseatzen, amorratuta ama bere nobioarekin besotik helduta ikustean? Bordara! Alde egingo dut bordara!"
Nire neba jenioa - Edebé Saria Haur Literatura
by Rodrigo Muñoz Avia Jordi Sempere Julia Marín ArteagaMunduan bi pertsona mota daude: jenioak eta gainerakoak. Hori dio gure amak. Jenioen artean nire neba dago. Gainerakoen artean ni nago. Amak ez du horrelakorik esaten, baina nik badakit hori pentsatzen duela. Neuk ere hori pentsatzen dut, egia esanda. Lola da nire izena, hamar urte ditut eta futbolzalea naiz.
Nor bere bidean. Orbetarrak 3
by Joan Mari Irigoien Aranberri?Ez dakit gutun hau bidaliko dizudan ala ez. Baina idatzi, bai, oraintxe idatziko dizut, bai baitakit, zuri idatzi arren, neure buruarekin ere ari naizela, ea ariketaren ondorioz barrua hustu eta lasai gelditzen naizen, hori gutxienez. Izan ere, garbi utzi nahi nuke gure arteko kontu bat? nahiz eta gero eta garbiago ikusten dudan nekez hitz egin daitekeela garbi zernahiz, Freudek inkontzientearen lurralde ezezagun sekretuz josia aurkitu zuenetik.? Damaso eta Gabino, orbetarren sagako azken ordezkariak, txikitatik norgehiagoka isil eta itsua bizi izan dutenak, izateko, sentitzeko eta pentsatzeko bi era kontrajarri hezur-mamitzen dituztelako: Damaso razionala, eszeptikoa, munduaren minek mindua eta jendailak nardatua, engainu eta lilura besterik ez diren ametsak arbuiatzen dituena, dela erlijioa, dela aberria; Gabino, berriz, sentikor eta sentibera, xaloa eta ameslaria, izadia eta izakiak pasioz maite dituena, bere kontraesan guztiekin haraindi baten sinesmena gorde eta honaindiko Euskal Herria aldeztu nahi lukeena. Urteetako urruntze baten ondoren, gutun sail luzea idatziko dio Damasok anaiari, Burgosko Epaiketaren garaitsuan, esan beharreko guztiak esan aurretik hil bazen ere. Gabinok eskutitz haiei erantzungo die hamabost bat urte geroago, Elorrietako komentutik, eta denboran zehar doan elkarrizketa horretan agertuko dizkigute beren kezka eta buruhausteak, familiako kideen oroitzapenak, norberaren bizikizunak... Ekintza bakoitzaren atzean dagoelako historia oso bat, iritzi bakoitzaren ostean mundu bat, bere ñabardura eta gorabehera guztiekin.
Obabakoak
by Bernardo AtxagaObabakoak liburua urte askoren emaitza da. Ipuingintzaren tradizio luze eta zabalaren sintesia lortzen du Obabakoakek, Poe-rengandik XX. mendeko azken ipuinlarien lanetaraino: Maupassant, Txekhov, Villiers de L'Isle-Adam, Schowb, eta gertuagoko Waugh, Quiroga, Rulfo, Cortázar, Borges, Singer, Ipar Amerikako ipuin tradizioa, eta abar... Ahozko tradiziotik Joxe Arratibelen Kontu zaharrak eta Auspoa saila. XII. mendetik Europa liluratu duen Arabiako tradizio paregabea: Mila gau eta bat gehiago, Txinatik heldutako Marco Poloren bidaia fantasiatuak, eta abar luzea. Azken finean, literatura oso baten hausnarketa eta sintesi bat eskaintzen du Atxagak bere liburuan. Literatura eta bizitza bera imajinatzeko modu bat, begiratu bat. Munduari eta gizakiari erantzuna emateko abiapuntu eta estilo bereizia. Sinbolismoaren eta erromantizismoaren garaietatik landu eta garatu den tradizioa izan da berea ere. Eta, hala ere, abangoardiak eta Modernitate ausartenak erakutsitako irakasbideei ez die Atxagak ukorik egin, horra bost minututan nola ipuin bat idatzi lezioa. Literatur tradizio zaharra, ahozkotasuna, Modernitatea, zer ez; dena dago egilearen eskura eta guztion ondare da dagoeneko. Ondare aberats horrekin zer egin, horra Atxagaren azierto zoragarria