Browse Results

Showing 176 through 200 of 315 results

Kcappo

by Pako Aristi

Nobelagile goiztiarra eta ugaria dela frogatua utzi zuen Pako Aristik 80eko urteetako nobelagintzan: Kcappo (1985), Irene (1887) eta Krisalida (1990). Hiru nobelak mundu eta mentalitate erruralak pisu handia duen auzune eta herri txikien tamainako leku batean gertatzen dira. Irene nobelatik aurrera leku horri Belandia deritza. Sonataren ohiko lau mugimenduak hirura ekarriz, nobela bakoitzari tempo edo erritmo narratibo bat txertatu nahi izan dio. Kcappo nobelak lortu du hiruen artean arrakasta handiena. Gauza asko gertatzen dira Pako Aristiren nobeletan, eta honako honetan bereziki: sexu-harreman biolentoak, biolazio eta haragikeri grinatsuak, hilketa odoltsuak, urkamenak, zer ez!

Kixmi elurpean

by Arrate Egaña Gimenez

Urtezahar-gaua: bere bizitza aldatu egin behar duela erabaki du Pellok, koadrilarekin biltzera atera aurretik. Ez daki ondo zer-nolako zoramena biziko duen gau horretan zehar, zenbateraino aldatuko diren -berak uste ez bezala -bere bizimodua eta munduaren ikuspegia.

Koaderno gorria

by Arantxa Urretabizkaia Bejarano

Aspaldi honetan eleberriak argitaratu gabe egon ondoren, Koaderno Gorria aurkeztu digu Arantxa Urretabizkaiak. Arrazoi politikoak tarteko zirela, emakume bat bere senar eta umeak utzi beharrean aurkitu da. Hasiera batean distantziak baizik ez zuen bereizten familia. Halako batean, ordea, senarra eta umeak erabat desagertu zaizkio bizitzatik. Ez du hurrengo zazpi urteetan haien paraderoaren berririk izango. Une horretantxe irudika genezake eleberriaren abiapuntua: nola iritsi umeekin harremanak izatera, nola ikusi oraindik umeek gogoan duten ala amaordekoak bete duen osorik haren lekua... Horretarako bidali du Venezuelara mezularia, eta haren eskuetan jarri Koaderno Gorria. Bi planotan dago antolatuta eleberri hau: mezulariaren ikerketa eta mugimenduak, batetik, eta amaren oroitzapena erabat estali ez zedin amak berak idatzitako aitormena, bestetik. Koaderno gorri hau primeran antolatu eta soluzionatutako eleberri hunkigarria da.

Kodeen liburua

by Simon Singh

Milaka urtez, komunikazioaren eraginkortasuna izan dute ardatz errege-erreginek eta jeneralek beren herrialdeak gobernatzeko eta armadak zuzentzeko. Aldi berean, ondotxo zekiten zer ondorio zituzten beren mezuak esku okerretara iristeak, herrialde lehiakideei sekretu baliotsuak ezagutarazteak eta funtsezko informazioa etsaien esku uzteak. Mezuak etsaien eskuetara heltzeko arrisku eta mehatxuak bultzatu zuen garatzea kodeak eta zifrak: mezuak mozorrotzeko teknikak, dagokion hartzailea bakarrik izan dadin mezua irakurtzeko gai.<P><P> Sekretu-premiaren ondorioz, kodeak egiteaz arduratzen diren sailak sortu dituzte herrialdeek, eta sail horien ardura da ahalik eta koderik egokienak sortzea komunikazioen segurtasuna bermatzeko. Aldi berean, etsaien kode-hausleak kode horiek hausten eta, hala, sekretuak lapurtzen saiatu dira beti. Kode-hausleak hizkuntzaren alkimistak dira, esanahirik gabeko ikurretatik abiaturik esanahidun hitzak biltzeko gai den tribu mistikoa. Kode eta zifren historia kodegileen eta kode-hausleen arteko borroka zaharraren istorioa da, historiaren bilakaeran eragin berebizikoa izan duen arma intelektualen lehia.<P> Kodeen liburua idaztean, bi helburu nagusi izan ditut. Lehenengoa, kodeen eboluzioa deskribatzea. Eboluzioa termino egokia da, bai, kodeen garapena borroka ebolutibo gisa ikus baitaiteke. Kode batek kode-hausleen erasoak jasaten ditu beti. Kode-hausleek kode baten ahultasuna agerian uzten duen arma berriren bat garatzen dutenean, balioa galtzen du kode horrek. Desagertu egiten da, edo kode berri indartsuago bihurtzen. Era berean, kode berri horrek kode-hausleek haren ahulezia aurkitu arte bakarrik balioko du; eta horrela behin eta berriz. Bakterio baten andui infekzioso batekin gertatzen denaren antzekoa da. Bakterioak bizi eta hazi egiten dira, harik eta medikuek bakterioaren ahulezia agerian utzi eta hiltzen dituen antibiotiko bat aurkitzen duten arte. Bakterioek, orduan, eboluzionatu egin behar izaten dute, eta antibiotikoa engainatzen saiatu; eta, hori lortzen badute, aurrera egiten dute, eta berriz zabaltzen dira. Bakterioek eboluzionatu egin behar dute etengabe, antibiotiko berrien sarraskiari ihes egingo badiote.

Koldar hutsa zara

by Aritz Gorrotxategi

Peruk ez du artaldearen barruan bizi nahi. Ez du indarrean dauden ideia eta lege zaharren jarraitzaile izan nahi, ez da ezeren apostolu izateko jaio. Gauzak kolokan jartzea atsegin du. Krapulan elkartzen da bere belaunaldiko kide batzuekin. Harrikaden, manifen eta lazo urdinen garaia da, eskuinkume faxistena eta pantxoatapeiotarrena. Nirekin edo nire aurka. Peruk, ordea, bere bidea aurkitu nahi du ortodoxiatik, mito zaharkituetatik eta ergelkeriatik kanpo. Idazle izan nahi du. Nietzsche du bidelagun, baina arrunkeriatik ateratzea eta bide propioa egitea ez da inoiz erraza izan.Bitxiki, Peruren aitonak naziengandik ihes egin zuen judutar bati lagundu zion. Batzuetan, oso mehea da heroiaren eta koldarraren artean dagoen marra. Gainera, Peru haragikoia da, fetitxista, zirikatzailea, apur bat houellebecquiarra...Koldar hutsa zara istorio indibidual eta kolektibo baten fikziozko kronika da. Belaunaldi batena, diktaduraren eta trantsizioaren artean jaiotako belaunaldiarena. Fanatismoaren eta koldarkeriaren artean ahaztutako garai bat. Gure kontraesan eta mixeria txikien kronika. Zaharrak berri.

Kondenatu baten azken eguna

by Juan Mari Agirreurreta Elosegui Victor Hugo

Izenburutik bertatik ageri du gaia liburu honek: Kondenatu baten azken eguna. Heriotzaren atarian dagoen presoaren kezkak eta oinazeak imajinatzean, gizatasunaren muinera iristen den larrimin bat kontatzen du Victor Hugok, garaiko literatura erromantikoak oso gogoko zituen egoera muturrekoen estilora; horrez gain, ordea, aldarrikapen bat egin nahi izan zuen egileak, ankerra, bidegabea eta alferrikakoa iruditzen zitzaion heriotza-zigorraren kontra. Hugo gazteak idatzi zuenetik 180 urte igaro diren arren, lehenengoz euskaraz eskaintzen dugun testu honek sortu zeneko indarra eta esangura gordetzen ditu oraindik ere: pertsonaren kontzientziaren zirrikituetan egindako arakatze zorrotzaren edertasuna, batetik, eta hainbat lekutan indarrean jarraitzen duen praktika arbuiagarriaren kontrako salaketa, bestetik.

Lamia eta Basajaun

by Antton Irusta Zamalloa

Ttrikuharrien artean bizi zen Basajaun, izadiko errege; haizeen, eurien, landareen, ibaien eta animalien ororen jaun. Behin ereinotz hostotsuen artean paseatzera joan zen Basajaun eta hosto artetik distira berezi bat sumatu zuen. Distira hura lamia eder baten adats luze horiak egiten zuen. Basajaunak liluraturik begiratzen zion, begi-kliskarik ere egin gabe. Egunetan eta egunetan ibili zen bidea galdurik, nora joan ez zekiela, burumakur, lamiaren irudi atsegina burutik kendu ezinik.

Larremotzetik

by Hasier Larretxea Gortari

Inguru ederrean jaiotzea egokitu zitzaion Hasierri. Begientzat ederra bezain pertsona sentsibleentzat gordina den inguru batean. "Baso hertsietan aita eta osaba aizkolariekin galdu izan naiz. Aizkorakaden oihartzuna, adar arteko iluntasunaren erreflexua zen". <P><P> Hasierren izaerarako, latza zen herri giroko gordintasun hura. Distantzia behar zuen. Distantzia fisikoa aurrena. Madrilera joan zen bizitzera. Eta literatura hartu zuen sendagai: "Landa ingurunean, salbu mantendu ninduen bular-oskola zen literatura". <P><P> Giro hari lotua dago, ordea, betiko; harako Prometeo hura bezala, Baztango mendi eder haiei katez lotua. Zilbor-hestea moztu behar zuen. Oroimenaren mamuak astindu idazketarekin. Larremotzetik larre zabaletara jauzi egin. <P><P> Sentsibilitate mindu baten autobiografia da emaitza. "Aitak egurrarekin eratzen dituen irudi eta formak hitzekin eratzen saiatu naiz".

Larrepetit

by Pello Lizarralde Larraza

Abel, Joxe eta Lainez dira nobela honetako hiru pertsonaiak. Abel gaztea da eta Joxe edadetuagoa eta hitz gutxikoa. Gazte urduria bata, eta aurpegi-ilun eta eskarmentu handikoa bestea. Biak dira iheslariak. Preso zeuden eta kalabozoko ataritik ihes egin dute. Frantziako mugara iritsi nahi dute, eta helburu hori lortu nahian bidexka, malkar eta muino asko zeharkatu beharrean aurkitzen dira. Batetik bestera inguruko herrietan saltzaile dabilen Lainezek hurbilduko ditu autoz muga ingururaino. Han, ordea, guardia zibilen "altoa"aren ondoren Joxeren labankadak gauzak larritzen ditu. Narrazioaren urrats xumeena neurtuta dago, baita irakurlearengan duen eragin fisikoa ere: iheslariek zapaldutako belarra, bidean topatutako lagunekin gurutzatutako solasa edo zotza soiltzeko Joxek erabilitako labana, gertakizun denaren sentipen urduria bihurtzen dira.

Larunbatean Bukowskin

by John Andueza Altuna

Irailaren zazpian, Donostiako Bilintx institutuan ikasturte berria hasi da. Urtero legez, tribu ezberdinak nahastuko dira bertan: modernoak, frikiak, punkiak, hip-hoperoak eta apatxe bakartiak. Nerabe horien unibertso propioan murgilduko gara. Gazteen arteko harreman konplikatuak, teknologia berriak, sexua, drogak... rokan rola! Eta halako batean, institutuan norbaitek kamera txiki bat ezkutatuko du nesken aldagelako azken dutxan...

Lasai, ez da ezer gertatzen

by Ana Malagon Zaldua

Bakardadearen mapa moduko bat da liburu hau, Iban Zalduak hitzaurrean dioenez. Frustrazioaren koordenadak erakusten dizkigu bere orrietan, insatisfazioaren eta inkomunikazioaren kartografia. 162 mikroipuin idatzi ditu egileak, inoiz orria gainditu gabe, eta neurri murritz horretan unibertso pertsonal bat eraiki du: hiritarra, gaurkoa, gure egunerokotasunari ironiazko begirada bat eskaintzen diona. Haurtzaroa ageri da kontakizunotan, ez idealizatua baizik porrot txikiz osatua; heriotza ez tragikoa baizik eta ia etxekoa, misteriotsu baina aldi berean irrigarria; maitasun ez poz betezko baizik ahitua, askotan jaio orduko usteldua. Idazkera sobrio eta zehatza darabil Malagonek, apaingarriei eta enfasiei ihes egiten diena, eta ?bistan denez? luzamendutan galtzen ez dena.

Lau lagun eta erdi 1. Irakasle desagertuaren kasua

by Gerardo Markuleta Gutiérrez Joachim Nacionalidad: Alemana Friedrich Mikel Valverde

Azken aldian, Naturreko irakaslea oso modu bitxian jokatzen ari da. Hori uste du, behintzat, Fedek. Baina, jakina, Fedek… zer edo zer berezia sentitzen du emakume horrekiko, nahiz eta aitortzeko gauza ez den, ezta bere lagun onenei ere: Txarli & Company banda, detektibe-agentzia petoa. Eta, hain zuzen ere, Federen susmoak gero eta handiagoak diren unean, lagun-taldea ekintzetara pasa beharko da: argitu beharreko kasu bat dute aurrean.

Lau lagun eta erdi 3. Ipotx zelatarien kasua

by Joachim Nacionalidad: Alemana Friedrich Mikel Valverde Yolanda Arrieta Malaxetxebarria

Txarli & Company taldeak abentura zirraragarri bat biziko du. Oraingoan Xarmant izando da protagonista, bere lagunekin batera. Hasso, Federen auzokide berriaren txakurra, txakur detective postua kentsen saiatuko da, Baina Xarmantek ez du amore emango hain erraz, eta bere jabeen konfiantza berreskuratzen ahaleginduko da…

Lau lagun eta erdi 4. Interneteko krokodiloaren kasua

by Gerardo Markuleta Gutierrez Joachim Nacionalidad: Alemana Friedrich Mikel Valverde

Kasu ilunak argitzeko duen zaletasunak eraginda, Txarli & Company detektibe-agentziak beste abentura bat biziko du. Orain Interneten iragartzen dituzte beren zerbitzuak. Hala ere, Estefi azkarrak nahaste-borraste ederrean sartuko du taldea.

Lau lagun eta erdi 5. Irakasleen epidemia misteriotsuaren kasua

by Joachim Nacionalidad: Alemana Friedrich Mikel Valverde Yolanda Arrieta Malaxetxebarria

Txarli & Company agentziako kideak eta haien ikaskide guztiak, baita Bad Boys petralak ere, txango joan dira landa aldera, Erdi Aroko gotorleku batera. Zorionez, Xarmant txakurra berekin eramatea lortu dute. Gazteluan, inork zergatik ez dakiela, ikasleekin etorritako irakasleak gaixotu egiten dira, banan-banan, eta guztiek pozoitze-sintomak dituzte… Txarlik ez du uste dena kasualitatea denik, eta berriz ere, bere detektibe-senari jarraituko dio. Beste kasu bat argitu beharko du!

Lau lagun eta erdi 6. Irakasle-gelako oihuaren kasua

by Gerardo Markuleta Gutierrrez Joachim Nacionalidad: Alemana Friedrich Mikel Valverde

Ikastetxera atezain berri bat iritsi eta berehala, Txarli & Company detektibe taldeak beste misterio-kasu bati ekin behar izan dio. Txarliren ustez, behintzat, bi gertaerak lotuta daude. Izan ere, harrezkero, ikastetxean gauza bitxiak gertatu dira, beti atezaina tartean dagoela. Gainera, etxean garrasi izugarriak entzuten dira?

Lau lagun eta erdi 8. Agerian utzitako ikastetxeko-zuzendariaren kasua

by Joachim Nacionalidad: Alemana Friedrich Julen Gabiria Lara Mikel Valverde Tejedor

Txarlik ametsetan jarraitzen du: kasu handi bat argitu nahi du bere detektibe-agentziarekin, benetan garrantzitsua izango den kasu bat. Baina, azkenaldi honetan, beste zerbaitekin ere egiten du amets? eta bere arrebaren lagun ezin ederragoak du horren errua. Bien bitartean, lapurreta arraro bat gertatu da ikastetxeko zuzendariaren bulegoan. Eta susmagarri nagusia? ikastetxeko zuzendaria bera da!

Lau lagun eta erdi 9. Diamanteen lapurretaren kasua

by Joachim Nacionalidad: Alemana Friedrich Miel Anjel Elustondo Etxeberria Mikel Valverde Tejedor

Publizitate-iragarkia filmatzekotan da Xarmant, eta pozak zoratzen dago, bera izango baita protagonistetarik bat. Gauzak ezin hobeto datoz! Casting-a egiteko zain dagoela, Madeleine ikusi du, garai bateko maitea. Zoragarria! Bestalde, grabatuko duten spota berari gehien gustatzen zaizkion galleten ingurukoa da! Bikaina! Primeran doa dena, itxura hori du, baina orduan, zerrendan lankide duen txakurra –diamantezko lepokoa daraman dingo harroputz jasanezin bat–, modu misteriosoan desagertuko da. Bahiketa! Bahitzaileak aurkitzeko eginahalak egingo ditu Xarmantek, baina ez du lan erraza izango. Kasu berria du eskuartean Txarli & Company Detektibe Agentziak.

Laura kanpoan da

by Jabier Muguruza Ugarte

Honako hau Jabier Muguruzaren helduentzako bigarren liburua da. Bizitza pusketak (1996) haren jarraipen gisa ere har daiteke liburua. Izan ere, oraingoan ere, bi narraziotan banatutako bizitza pusketa bana baitugu kontagai: Laura kanpoan da eta Mont-de-Marsan. Rock kontzertu baten inguruan harilkatzen da lehenengo narrazio luzea. Bertan Markosen nortasun eta sentsibilitatearen bueltan eraikitako narrazioa da: anaia rockero ospetsu eta liderrarenganako harremanak direla edo Laura emaztearenganakoak direla. Bi mundu Markos ezkonduaren eta rock erradikalaren artekoak. Bigarren narrazioan iparraldeko bar batera lan bila doan pianojolearen peripeziak kontatzen zaizkigu.

Lehen bilduma 82-84

by Mikel Antza

Zortzi dira Mikel Antzak aurreneko bilduma honetan sartu dituen ipuinak, bi aurretik ere ezagutzen genituenak. “Suzko gezi bat bezala” indio poeta baten istorioa jasotzen duena eta “Amodiozko istorio bat”, bere katuaz maitemintzen den mutilaren pasadizoaz diharduena. Beste seien artean, denetarik dugu. Batetik, Errenderiako mutiko gazte rokero baten heriotzea kontatzen diguna, bertako gazteri rokeroaren hizkera berezi eta guzti. Bada beste bat ministro baten gainean idatzia, bost urtetan behin herrira haurjaioberriak betirako bahitzera jesiten dena. “Irrati lokutore baten heriotza” deritzanean denbora narratiboa eta erreala tartekatuz hilketa baten tentsioa ematen ziagu aditzera. “Oroimena saldu zuen elefantesaren ipuina” dugu ere, eta bertan sagu batek, elefantesa burutxo batek eta zingurri batek dituzten harremanak ageri dira. “Itzulerarik sabeko gunean”, zahartzaroaren arazoa planteatzen duena da, agure zahar ibiltariak errotik dardarizatu du mutil gazte baten sentsibilidadea, eta ikararen ikaraz konturatu da bera ere bide beretik abiatu dela itzuli ezinezko bidean barrena. “Jeloskor nintzeneko hainbat pasarte”, sekuentzia motzez osatu den ipuin ederra dugu, gertaera ohizkoez baliatuz, kalidade nabarmeneko ipuina burutuz. Ipuin honek, bestalde, oraindik ere, maitasuna ororen sainetik dela diosku.

Linkon

by Antton Olariaga Inazio Mujika Iraola

Soinujole berria dator aurtengo jaietarako hiru muinoek zaintzen duten auzunera: Pello. Harekin datoz behor gorria eta ahuntza. Behorraren gainean, erretratatzeko makina eta eskusoinua. Argindarra ere aurten iritsiko da Auzunera. Hiru laguntxo elkartu zaizkio Pello soinujoleari eta ahuntzari. Bost lagunak elkarrekin jolastuko dira uda eder batean.

Loiolako hegiak

by Imanol Murua Uria

Zer gertatu zen Loiolan? Nola landu zen hainbeste konplizitate eta josi hainbeste sare, hura posible egiteko? Eta nola joan zen guztia pikutara, denen nahia hura aurrera ateratzea baldin bazen? Galdera horietatik abiatu da egilea, 2005 eta 2007 arteko elkarrizketa-prozesuaren kronika xehe bat egiteko, Txillare baserritik jesulagunen basilikaraino, Oslo eta Genevako hoteletan barrena.

Luna jaunaren azken lana

by César Mallorquí del Corral Mikel Hoyos Sein

Abentura-eleberri honen erritmoa bizibizia da, eta César Mallorquík ezin hobeto elkartu ditu istorio konplexu baten atalak. Bolivian hasten da narrazioa, Flor Huanaco andreak Espainiara alde egin aurretik, baina laster Madrilgo kale eta auzoetara aldatuko da. Huanaco andrearen atzetik soldatapeko hiltzaile ospetsu bat, Luna jauna, eta narkotrafikatzaile baten iritsiko dira. Luna jaunak andrea hiltzeko eskaria jaso du, eta narkotrafikatzailearen semea, aitaren inperioa jasotzeko irrikaz, arriskutsuarriskutsua izango da. Halako batean, adimen aparteko mutil bat sartuko da istorioan, zeharo argia baina sentiberegia. Izan ere, Flor Huanaco neskame hasi da mutil horren etxean?

Lunatikoak: Zientziaren bidezidorretatik

by Elhuyar Elhuyar Fundazioa

Debekatuta dago liburu hau osorik edo honen zati bat erreproduzitzea, sistema informatiko batean biltegiratzea eta edonola edo edozein euskarritan –elektronikoa, mekanikoa, fotokopia edo bestelakoa– transmititzea, Elhuyar Fundazioaren aldez aurretiko idatzizko baimenik gabe

Maddiren ametsak

by Iñaki Zubeldia Otegi

Maddi izeneko neskatila herri txiki batera joan zen oporrak pasatzera. Eta han, gauero, aitonak ipuin bat kontatzen zion lo hartu aurretik. Maddik berak ere kontatzen zizkion inoiz aitonari. Hementxe dauzkazue denak liburu batean bildurik. Hemeretzi ipuin dira guztiak. Hemeretzi ipuin, hemeretzi amets. Ipuin xinpleak, laburrak eta politak.

Refine Search

Showing 176 through 200 of 315 results