- Table View
- List View
Hilpuinak
by Joxemari Urteaga GarmendiaSei ipuin, sei hilketa, munduko beste hainbat txokotan girotuak: Andaluziako cortijo batean, Siziliako bazter galdu batean, Euskal Herriko herrixka batean, Frantziako landetxe dotore batean, Estatu Batuetakoa dirudien baso bakarti batean, baita kalearte ilun batean ere? Hilpuinotan ez da dena esaten, poliziak ez du hiltzailea harrapatzen, baina idazleak hainbat arrasto ematen digu, han eta hemen, guk geuk asma dezagun nork, non, nola, zergatik?
Hiri gorritik
by Asier Serrano LasaHiriguneko etxe orratzetako leihoetako argiek hiriko aldirietako txabolen suek bezainbesteko duintasunez sortu ditzakete itzalak. Eta itzalak izan daitezke giza haragizkoak edota ke hutsezkoak. Itzala izan daiteke zapi more desolatu baten azken hegaldiarena edo maindire horitu baten destolestearena. Katu zauritu baten isatsarena edo katuaren isatsa hatzetan daraman arratoiarena. Horma-ordulari nagi baten orratz estatikoarena edo txingarren bazka izateko jaio ez den ezpelarena. Lan bila iratzarri behar duenarena edo bart lanetik bota zutenarena. Ez lo hartu ez ihes egin ezin duen emakumearen negar beroarena edo loak nahiz ihesak garaitu duen gizonaren izerdi hotzarena. Itzala izan daiteke zurea edo nirea. Akaso itzalak dira duintasuna zer den argitu diezaguketen bakarrak hiri gorri honetan.
Historiarik goibelena
by Ford Madox Ford Xabier OlarraEz dakit zein den zera hau hobekien idazteko modua: hobe litzatekeen historia hasieratik kontatzea, historia bat balitz bezala; edo denboraren urruntasunetik kontatzea, Leonoraren ezpainetatik edo Edwarden berarenetatik iritsiko balitzait bezala. Beraz, neure burua aste pare batez edo, landetxe bateko lurreko suaren alde batean imajinatuko dut, aurrez aurre solaskide onbera bat dudala. Eta solasean jarraituko dut, urrunean itsasoaren zurrumurrua aditzen den bitartean eta buruz gain haize beltz baten bolada bortitzak izar distiratsuak lustreatzen ari direla. Aldian behin jaiki, eta ateraino joango gara ilargi beteari begiratzera, eta esango dugu: ‘Hara! Proventzan: bezain argitsua da ia-ia!’Eta ondoren lurreko suaren ondora itzuliko gara, intziri gisako bat eginez Proventzan ez gaudelako, historiarik goibelenak ere alaiak diren lurraldean.
Hitz pozoituak - Edebé Saria Haur Literatura
by Julen Gabiria Lara Maite Carranza i Gil Dolz del CastellarZer gertatu zitzaion Barbara Molinari? Bere gorpua ez zen sekula aurkitu, eta errudunen bat atxilotzeko frogarik ere ez zen lortu. Telefono mugikor batera egindako dei batek hankaz gora jarriko ditu pertsona askoren bizitzak: jubilatzeko puntuan dagoen polizia baten bizitza, desagertutako alaba aurkitzeko esperantza galdu duen amaren bizitza, eta lagunik onena traizionatu zuen neskaren bizitza. Hitz pozoituak erlojuaren kontra bizitako egun izugarri baten kronika da. Barbara Molina hamabost urte zituela desagertu zen, modu misteriotsu eta bortitzean; hain zuzen ere, bere hurbileko hiru pertsona dira istorioko protagonista nagusiak. Barbararen desagerpenaren enigmak lau urte daramatza argi-izpirik gabe, baina gako berriak agertuko dira, eta dena aldatuko da goitik behera. Batzuetan, egia ezkutuan geratzen da, ilunpean; eta leiho bat irekitzean, dena argitzen da. Gezurrez, sekretuz, engainuz eta itxura faltsuz betetako istorioa, mito ukaezinak zalantzan jartzen dituena. Gizarte modernoaren hipokrisia disekzionatzen duen kontakizun ikaragarria. Liburu ausart honek haurren sexu-abusuak eta horrek dituen ondorio suntsitzaileak salatzen ditu, eta, modu horretan, agerian uzten du sexu-abusuak zeinen ikusezinak diren, beti ondo pentsatzera ohituta dagoen mundu honetan.
Hobe isilik
by Garbiñe Ubeda Goikoetxea1936ko Gerran ibili eta gero, II. Mundu Gerraren amaieran Frantzian desagertutako Jose Bermejo aitona miliziano anarkistaren arrastoaren bila hasten da haren biloba Bakartxo. Inoiz ezagutu gabeko aitona hari idatziko balio bezala, bilaketaren gorabeherak, ezusteko aurkikuntzak eta horiek sorturiko zalantzak kontatzen dizkigu eleberriak; horiekin batera, familiaren historia berreraikiko du narratzaileak, baita hainbat gogoeta harilkatu ere: sekretuaz, isiltzeaz, bizitza berri bat hasteaz, zaharra ahazteaz? Kazetaritzan ibilbide luzea duen arren, hauxe du Garbiñe Ubedak lehen saialdia fikzioaren munduan, eta azpimarratzekoa da testuaren kalitatea, estilo landu eta dotorea, baita pertsonaien taxuera ñabarduraz betea ere. Ondarroako Udalak eta Elkar argitaletxeak antolatutako Augustin Zubikarai beka-sariaren irabazlea izan zen nobela-proiektu hau.
Hori bai ipurdia!
by Antton Dueso Alarcón Miel Anjel Elustondo EtxebarriaGandor gorriko Punki oilartuarekin, ohiko haur-gazte literaturatik at, ikasleei benetan interesgarri zaizkien gaietan murgilduko gara
Horretaz
by Alvarez Enparantza Jose Luis1965ean Huntaz eta hartaz kaleratzean aurrerakada nabarmena eman zion Txillardegik euskal saiakerari, gure hizkuntza gai orotako tresna malgu eta adierazkorra izan zitekeela erakutsiz. 42 urte geroago, Horretaz argitaratuz osatu du hirukia, egilearen kezka eta arduren erakusgarri diren zazpi saio labur proposatuz irakurleari. Bi idazle hartu ditu aipagai: Jean Paul Sartre, intelektual engaiatuaren eredua, mendeurrena bete berri duena, eta Rosalía de Castro, beharbada lehenengo poeta existentzialista, eta egileari Galizaz hitz egiteko parada ematen diona. Horrez gain, Ameriketako indioen genozidioa, giza eboluzioa, eta erlijioaren eta antropozentrismoaren kritika landu ditu entsegu banatan. Azkenik, Astronomiari buruzko lan bi datoz, Unibertsoaren neurriaren eskerga jartzen digutenak begien aurrean.
Hura abentura!
by Karlos Santisteban ZimarroFuntsean abentura-istorioa da. Protagonistak, neska eta mutil bat, kezkaturik daude ikasturte berrian ikastolan hasieratik elkarrekin egon den lagun-taldea desegin eta beste gela batzuetan banatu behar delako. Badute lagun batzuk aukeratzerik eta, aukera zaila den arren, Iratik argi eta garbi du Iker nahi duela bere ondoan, izan ere beti gustatu zaio. Azken eskola-egunean maisuak ezusteko sorpresa eman die: denak elkarrekin egongo dira kanpamentu batean eta, hasiera-hasieratik hamaika abentura biziko dituztela agindu die. Azkenean, Irati eta Iker bakarrik murgilduko dira abentura zoroan eta hainbat egoera larritan hausnartzeko eta elkarri hamaika galdera egiteko parada izango dute. Errealitatea eta ametsak nahasten dituen irudimenezko abentura da, azken finean. Ea gustatzen zaizuen!
Hutsaren itzalak
by Cristina Fernández Blanco Jon ArretxeHainbat urtez bizirik irauteko borrokan ibili ondoren, Tourek Sira bere alabaren deia jaso du. Hendaiara datorrela esan dio, egun batzuk elkarrekin pasatu nahi dituela eta. Paperik ezaren arazoak saihesteko, Tourek Sa Kene bere amorantea bidaltzen du alaba autoz jasotzera. Baina Sira ez da hitzordura agertzen. <P><P> Hauxe da Toure "detektibe-igarle"aren hirugarren abentura. Arretxek koxka bat estuago egiten du, eta Saharaz hegoaldeko etorkinen egoera gordinean egiten du azpimarra. Hemen ez dago aurreko abenturetan hainbat irribarre, egoera barregarri edo ikerketa absurdorik. Bigarren plano batean geratzen da umorea eta ironia oraingoan. Paradisuaren ateetaraino iristeko ibilbide nekezkoak, mafien esku-sartze ankerrak, giza legearen etengabeko urratzeak hartzen dute protagonismoa... Intrigarik ez da falta, ordea. Egiantzekotasun handiko historia da Toure eta San Frantziskoko Afrika Txikiko bere lagunena, ahula ahaltsuaren kontrako borrokara behartzen duen historia. Jon Arretxe berriz ere kontakizun poliziakoaz baliatzen da gure inguruan ikusten diren bidegabekeriak eta xenofobiaren orratzak zorrotz salatzeko.
Idazten ari dela idazten duen idazlea
by Iban Zaldua GonzalezX idazlea idazten ari da. Eleberri bat; ohi duen bezala, luma estilografikoaz, paperean. Eta Xk, idazten ari den pasartean, beste idazle bat deskribatzen du, Y, hura ere idazten ari dela, nouvelle bat: Olivetti baten aurrean dago, teklak jo eta jo. Eta Yren nouvellean beste idazle bat da protagonista, Z, eta hura ere idazten ari da, ordenagailu eramangarri batean, ipuin bat. Eta ipuinean, irakurtzen ari zaren honetan hain zuzen, bat-bateko iktus batek jotzen du X idazlea, eta hil egiten du. Eta luma haren eskutik erori bezain laster, nobelan, paralisi moduko batek hartzen du Y idazlea, eta bere burua zerraldo erortzen da idazteko makinaren gainean. <P><P> Kopetari odol arrasto bat dario: tantek organ dagoen nouvellearen orria zipriztintzen dute. Eta ni, Z idazlea, jazoko zaidanaren esperoan geratu naiz. Ez dakit, ordea, heriotza ala askatasuna izango den.
Inon ez, inoiz ez
by Iban Zaldua GonzalezIpuin liburu sendo eta mardul bat prestatu du Zalduak, bere azken urteetako lanaren emaitza. Estilo, gai eta luzera desberdineko 38 ipuin bildu ditu guztira, hiru parte nagusi eta eranskin batean. Zalduak ohi duen maisutasuna, zorroztasuna, fikziorako asmamen izugarria eta zirti-zarta banatutako ironia-dosiak topatuko ditu irakurleak bertan. Ipuinen artean badira fantastikoak eta erralistak, metaliteratura lantzen dutenak, eguneroko bizitzaren ifrentzua erakusten dutenak eta azkenaldiko gure panorama politikoa erretratatzen dutenak.
Intemperies: (babes bila)
by Juan Luis Landa Hernández Lourdes OñederraDenbora desberdin ari da igarotzen. Luziak ez daki noiztik, noiz hasi zen denboraren desberdintasun hori, aldaparik gabeko igarotze hori, iraganetik orainera kolore aldaketarik gabe, bide laua, oharkabean pasatze hori lehenetik orainera, urteak laburtu eta minutuak luzatu, loditu egin balira bezala. Goizak arratsaldeetatik urrutiratuz doaz eta motel, oso motel gogoratzen dira goizean gertatuak, baina garden, gordin agertzen dira duela hogeita hamar urte entzundako esaldiak, ikusitako begiradak.Gorputza. Gorputzaren bestelakotze geldiezin hori. Ezinbestean, inevitably, inevitabilmente.Amodiozko nobela bat? Nobela guztiak dira amodiozkoak.Nolanahi ere, amodiozko nobela paregabea.
Ipuin batean bezala
by Joan Mari Irigoien AranberriAmodioaren gazi-gozoa dakarkigu Joan Mari Irigoienek eleberri eder honetan; maitasuna baita pertsonaien motor eta akuilu, maitasuna halaber beren buruhausteen iturburu. Sararen eta Anderren bizitzak buelta asko emanak ditu elkar ezagutu baino lehen. Maitasunaren era bizimodu alternatibo baten atzetik joan zen Sara, etxea, lana eta familia utzitza, Granadako Alpujarretara; urte ezti batzuen ostean zoritxarra iritsi zen, eta gero drogaren zuloa, eromenaren infernua... Ander, berriz, etsiak jota dago ia-ia bizitza sentimentalari dagokionez. Eta horra non sortzen den, porrotaren hautsetatik, amodioaren txoria zerua hegaka.... Goxo eta garratzak dira aldika pertsonaien pasadizoak, halakoxea delako bizitza ere, gogorra eta leuna, malkoa eta irria tartekatzen dituena. Horregaitik esan liteke bizitzaren aldeko kantu bat dela sakonean IPUIN BATEAN BEZALA, zoritxarrez gainetik beti baitaude bizi pozerako arrazoiak, gaitzen zirrikituetatik aurrera egingo baitu beti biziak.
Iragaitzaz: -ilunbistan-
by Pello LizarraldeGasolindegiak, kamioak eta txoferrak. Begiratu, hitzari eutsi eta alde egin. Ez du alperrik hitz askorik egingo Martinek, baina zenbat sentiarazten digun munduaz bere begi, belarri eta usaimenak jasotzen dutenarekin! Nola ez dakigula isuri zaigu errepidean pertsonaia hori, eta haren arrastoan mundu batek hartuko du zinezko itxura. Errepidea, txofertza, hildako kamioilaria... Itxura batean sor zitezkeen istorio birtualak errepidearen -iragaitearen- dimentsio existentzialenean urtzen dira. Hain da sakona mundu horren pisua Martinen zirkinik ezdeusenean! Lizarralderen estilo paregabea dugu oraingoan ere nagusi: ofizioa, eskarmentua eta munduaz mintzatzeko era propioa. Begiratua filosofia bat ere badenean.
Irurac bat
by Jokin de Pedro Perez-SaladoEmazteaz libratu nahirik, hilketa perfektua antolatu du Garik: profesional baten esku utzi du egin beharrekoa, bera ez du ezerk lotzen gertaerekin, eta arrasto guztiek ezer ez dakien koitadu bat seinalatzen dute. Alabaina, gauzak ez dira nahi bezala irtengo, eta hortik aurrera korapiloa are gehiago bihurrituko da?
Itzalak
by Iban Zaldua González"Ohetik jaiki bezain pronto kontatu nahi izan zidan. "Ba al dakizu zer amets egin dudan bart? Abandonatzen ninduzula; beste emakume batekin elkartzen zinela. Ez nuen ezagutzen, baina jakin badakit ni baino gazteagoa zela. Umeak zurekin gelditzen ziren, noski, eta, ondorioz, etxetik alde egin behar zuena neu nintzen. Pisu konpartitu batera joan nintzen bizitzera". Irribarre egin nuen, zer bestela: beti egin dit grazia Arantzaren amesgaiztoen zehaztasunak; ni ez naiz sekula akordatzen neureez. "Eta norekin joaten zinen bizitzera, jakin ba daiteke?", galdetu nion. "Nekanerekin. Senarrak utzi berria hura ere". "Nekanerekin? Ez duzu apenas ezagutzen ba". "Bai, niri ere bitxia iruditu zait. Baina badakizu nolakoak diren ametsak", erantzun zidan. Haien bien etxebizitza berria deskribatu zidan ondoren, altzariak eta guzti. "Ba al dakizu, ordea, zerk izorratu ninduen gehien, ametsean? Ez zenidala ezer kontatu zure azkeneko liburuaren eskuizkribua zuzentzen amaitu nuen arte". Hori egia da: nekez aurkituko dut nire testuen irakurle hoberik, emaztea baino. Une horrek besarkada bat eskatzen zuen, eta besarkatu nuen Arantza, nola ez. "Nolako gauzak amesten dituzun, neska...", esan nion belarrira". Nekanek ez zuen txintik atera: eskua mesanotxerantz luzatu eta beste zigarro bat hartu zuen, eta txiskeroa. Keinu bizkor batez piztu zuen. Trinkoagoa egin zen logelako kea. Isilunea ez zen oso luzea izan. "Noiz kontatu behar diozu gure artekoa Arantzari?", bota zidan, espero nuen bezala. "Laster", erantzun nion Nekaneri, "oso laster. Nire azken liburuko kontrazaleko ipuina zuzentzen didan bezain laster".
Izu-izua
by Jokin de Pedro Perez-SaladoMisteriozko hiru kontakizunek osatzen dute liburu hau, hirurak ere suspensearen eta izuaren artean kokatuak. Eskuburdinez lotuta, kartzelatik ihesi doazen bi morroietako bati, onik ateratzeko, besoa moztea beste erremediorik ez zaio geratuko lehenengo istorioan. Bigarrenean, Hondargane izeneko herri txiki batean, bizilagunak eta haren misteriozko etxeak eragingo dioten jakin-minak, amesgaizto bat bizitzera eramango du protagonista. Hirugarrenean, jaun baten eta morroi baten arteko menpekotasun gaiztoak sorturiko harreman bitxia ezagutuko dugu.
Judu-kale
by Aritz Albaizar Martínez de Lezea Josu Zabaleta Kortabarria Toti Martínez de LezeaFamilia baten historia harrigarria, maitasun- eta gorroto-istorio bat Eleberri honetan bi familiaren historia kontatzen da: bata judua da, bestea kristaua, elkarrekin lotua, iragan bera dutenak, XV. mendean zehar Gasteizen bizi eta elkarren adiskide eta etsai izanak. Dabid sendagilea eta haren semeak, Jonas ben Sahadia eta Pedro Santxez Bilbao, biak sendagileak, haien emazteak, seme-alabak, bilobak, adiskideak eta etsaiak, garai gogor batean bizitzen; azkenean sefardien komunitatea atzerrira joatera edo kristautzera bihurtzen duten arte. Gaztelako koroaren mendeko lurretan gertatu ziren gertaera larriok marka sakona utzi zuten garai hartako gizartearen erlijio- eta politika-bizitzan.
Justizia nire esku
by Maialen Zubeldia AranburuJustizia nire esku liburu honetan ageri diren ipuinak oso gordinak dira, gogorrak, zapore mingotsa uzten dutenak, baina aldi berean biziak, interes handiaz irakurtzen direnak, eszenak zineman bezala atzera eta aurrera egiten dutelarik, ia-ia begiekin ikusteraino. Narrazio hauek gazteentzako eginak direla esango nuke, bertan jorratzen diren gaiak eta kontatzeko era gaurko gazteek gustukoa dutelako. Eta baita ere egilea oso gaztea delako eta bere inguruko gazteek era eta estilo horretako narrazio eta liburuak irakurtzen zituztelako 15-18 urte bitarteko gazte sasoi horretan.
Kaixo, Kattin
by Antton Kazabon AmigorenaKattin eta bere lagunak haserretu egin ziren, hainbat arrazoi zirela eta. Horren ondorioz, koadrilatik gabe geratu zen Kattin, eta beste ikastetxe batean hasi behar izan zuen. Gertatutakoa konpondu nahian, gutun bat idazten dio bere adiskide Garazik. Hortik aurrerakoa, liburu honen barruan ?
Kalamidadeen liburua
by Joan Mari Irigoien AranberriMolde guztiak hautsi ditu Joan Mari Irigoienek eleberri honetan, irakurlea batzuetan irriz, besteetan barrez jartzeko asmoz. Pertsonaia xelebre eta karikaturazko batzuen bitartez, komedia gisako istorio txoro bezain airosoa kontatzen digu "Kalamidadeen liburu" honetan, eta aldi berean gizartearen gaineko fartsa sano, lotsagabe eta kritikoa egiten. Zeregin horretan guztiz lagungarriak dira Antton Olariagaren marrazki umoretsu eta zirikatzaileak. Idazlearen irudia, familia barruko harremanak, sexua, ekonomia, matxistmoa, erlijio eta politika modu batzuk... dena jartzen du hankaz gora Irigoienek, baita literatura egiteko legeak ere.
Kandinskyren tradizioa
by Ramon SaizarbitoriaBehin batean, amak liburutegitik jaso ohi zituen liburuen artean, Kandinsky eta ni izenburukoa atzeman nuen, pintorearen alargunak idatziriko memoria liburu bat, zeinean oso anekdota bitxia ageri den. Dirudienez, antzinako ohitura bati jarraiki, tsarren Errusian, Urtezahar eta Urteberri arteko gauean, neska gazteak kalera ateratzen ziren aurkitzen zuten lehendabiziko gizonari izena galdetzeko, ustea baitzen hura bezala deitzen zen batekin ezkonduko zirela. [...] Anekdota irakurri nuenean abenduaren lehendabiziko egunetan geunden eta, auskalo zergatik, horrelako eroaldiak izaten baititugu, zera sartu zitzaidan buruan, Errusian balekoa zenak balio behar zuela hemen, eta erabaki nuen neuk ere, Kandinskyren emazteak bezala, saioa egin behar nuela. Hauxe da liburuaren hasiera distirantea. Aitor eta Manu: bi izen, bi izakera, bi sentipen, Mirenen bizitzan. Aitor ala Manu izan, egiazkoa ala fantasiazkoa izan, maitasuna bera da maite duguna.
Kankaleko misterioa
by John Andueza AltunaKankal, Kantauri itsasaldeko herri bukolikoa. Oporrak pasatzeko paraje perfektua. Bi mila eta hamarreko uda, ordea, ez zen batere lasaia izan Kankalen. Alderantziz. Sasoi arraroa izan zen, oso arraroa. Ez konta inori, baina uztailean gizon bat agertu zen hilda hondartzan. Eta kazetari batek argazkiak atera zizkion hilotz ezezagunari...
Karonte
by Asel Luzarraga ZarrabeitiaUrtebete koman eman ondoren guztiz sendaturik itzultzen da etxera Amets Olazar, eta han du zain Naroa, 18 urteko lehengusina argentinarra. Hasierako normaltasun itxura horren pean gauza arraroak hasiko dira sumatzen ordea: Ametsen izaeraren eta ezagupenen aldaketa, inguruan zelatan dabiltzan pertsona ilunak... Zientzia fikziozkoa dirudien argumentua gure egunetara ekarriz, nobela kilikagarri bat idatzi du Asel Luzarragak, teknologia berriak giza kontzientziaren kontrolerako erabiltzen diren gizartearen posibilitateak arakatzen dituena, Bilbotik Tokiorako joan-etorri zorabiozkoan. Horrez gainera, misterioa eta maitasuna dira testuaren elementu nagusiak, narratzaile desberdinak erraz bezain natural nahasten dituen idazkera arin batean. Osagai horiekin guztiekin, gustuko koktela topatuko du hemen irakurleak. Nobela honi esker idazle gazteentzako Igartza Saria irabazi zuen Asel Luzarragak
Kattalin
by Artiz Albaizar Martínez de Lezea Rosetta Testu Zerbitzuak Toti Martínez de LezeaEderra, errugabea eta bere familiako emakume batzuen gaitasunen jarraitzailea XV. mendearen erdialdera bi fraide frantziskotarren jarraitzaileen kontrako auzia izan zen Durangon. Auzi hartan epaitutako ehundik gora pertsona izan ziren hiltzera kondenatuak. Urte batzuk geroago, 1500ean, eta herri berean, heretiko edo sorgintzat akusatutako hamar emakume eta gizonezko bat hil zituzten, sutan erreta, lehendik hilak ziren beste sei emakumeren hezurrekin batera. Katalina Goienakoa, emakume sendalarien alaba eta biloba, Arrazolako herritxotik Durangora joan da, emagin lanbidea ikastera. Anboto, mendi sakratuaren magalean jaioa, sineste paganoetan hazia izan da. Durangoko herrian beste bizimodu bat topatuko du, merezi ez duen batez maiteminduko da, eta "durangarrak" deitu ohi diren sorgintzat salatuen kontrako auzian -emaginak eta belarketariak gehienak- nahasturik aurkituko da.